Ferreriasko eta Bizkaia etorbideko obrak eta Santamasak, gaur berbagai

Ubane Madera 2009ko aza. 30a, 12:03
Bi obra adjudikatu gura ditu udal gobernuak: Ferrerias kaleko plazatxo berriarena eta Bizkaia etorbideko igogailu publikoa eta oinezkoen pasealekua lotzeko zubitxoarena. Bestalde, Santamasetako egitaraua eta aurrekontua onartuko dituzte. Halakoak eta beste landuko dituzte udal agintariek gaur arratsaldeko (15:00) batzarrean.

Obrekin jarraituz, Amaia antzokiko ataripean izaten diren labantzeak saihesteko obrak adjudikatuko dituzte. Horrekin batera, Musakolako herri eskolako jolastokia asfaltatzeko lanak ere adjudikatuko dituzte, eta Gorostiza guneko bidea hobetzeko proiektua idazteko lehiaketaren baldintzak erabakiko dituzte.

Santamasak eta Erregetako kabalgata

Jai kontuei dagokienez, berriz, batetik Santamasetako egitarau eta aurrekontua onartuko dituzte gaur arratsaldean udal agintariek, eta bestetik, Erregetako kabalgata antolatzeko Udalak jaso duen laguntza eskaera aztertuko dute.

Osoko bilkura

Bestalde, eta udal kontuekin segituz, hilabetez aldatu, eta bihar abendua estreinatuko dugu. Horrek esan gura du, hileko lehen eguena oraingo astekoa izanda, udalbatzarrak osoko bilkura egingo duela. Azken ordukorik ezean, eguenean egingo dute, 19:00etan hasita. Edozelan ere, asteak aurrera egin ahala, jakinaraziko dizkizuegu xehetasunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak