Ferrerias kaleko 'Putzu plaza' inauguratuko dute gaur

Arritxu Barruso 2010ko api. 30a, 11:41
Emakume Txokoak martxoan eskaini zuen Grafikoki esparru publikoak aktibatzen izeneko ikastaroaren ondorioz herritar talde batek 'Kaleko zitak' izeneko ekimena ipini du martxan. Arrasateko gune publikoei bizia ematea helburu duen ekimen honek pasa den zapatuan egin zuen lehenengo ekintza: 'Arrasateko hondartza'. Gaur, barikua, bigarrena egingo dute: Ferrerias kaleko 'Putzu plaza' inauguratuko dute.

'Arrasateko hondartza'

Joan den zapatuan, Arrasaten, Mankomunitatearen eraikinaren osteko zelaia hondartza bihurtu zen bat-batean. Sonbrillak, aulkiak eta hamaiketakoa hartuta ederki ibili ziren bertara hurbildutakoak. Eguraldia, gainera, hondartzara joateko modukoa izan zuten. Txalaparta doinuak ere izan ziren, Ttakun taldekoak ere hondartzara joan ziren-eta.
Dena dela, zapatukoa ez zen izan lagun koadrila baten egun-pasa soila. Helburu batekin antolatutako ekimena izan zen; Arrasateko hondartza ipini zioten izena eta helburua zen herriko espazio publiko bat aktibatzea.

'Putzu plaza'

Gaur, barikua, Arrasateko plaza berri bat inauguratuko dute; Putzu plaza ipini diote izena eta Ferrerias kalean dago. "Oso txoko polita da, baina ez zaio erabilerarik ematen. Horregatik, pentsatu dugu herritarrak plazara gerturaraztea eta inauguratzea", azaldu dute antolatzaileek. 


19:00etarako egin dute hitzordua eta Putzu plaza non dagoen ez dakitenek ez dute inolako arazorik izango bertara iristeko;  Ferrerias kalean ohartxoak eta kartelak ipiniko dituzte jendea bideratzeko. 


Kaleko zitak ekimena jaio berria den arren, ari da emaitzak ematen. Arrasatek dagoeneko badauka hondartza eta egubakoitz honetatik aurrera, gainera, beste plaza bat ere izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak