Ferrerias kaleko jaiak gaur

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2010eko uztailaren 26a

Goizeko 9:00etan jaurtitako etxafuego mordoekin ekin diete Ferreriaseko bizilagunek Santa Ana jaiei. Egun osorako prestatutako egitarauan, besteak beste, bizilagunen afaria dago; aurten mahaiaren bueltan, 85 lagunetik gora elkartuko dira. Horrez gainera, arratsaldeko 17:00etan, haurrentzako jolasak eta txokolatada izango da. Iluntzean berriz, txistularien kalejirarekin herri poteoa eta Erraldoien konpartsa txikien kalejirak hartuko dute lekukoa. Oñatiko Kaixo taldearen dantzaldiak borobilduko egitaraua.

Tradizio handikoak dira, duda barik, Ferrerias kaleko jaiak. Hainbat urtez desagertu ondoren, 1988.urtean berreskuratu zuten jai egun hori. Iñaki Gurrutxaga 'Harristik' Asteleheneko Goienkariari adierazi dion moduan, duela 23 urte udaletxeko pleno aretoan bilera deitu zuen aipatutako jaiak berreskuratzeko asmoarekin. Deialdiak harrera ona izan zuen; horren froga da, bilera hartan elkartu ziren guztiak, egun ere batzordeko kide izaten jarraitzen dutela.

Aipatzekoa da, era berean, Uztailaren 26an, Santa Ana egunean, bada, Kubako festa nazionaleko eguna ere badela; hori horrela, Ferreriasekoek Kubari keinu bat egin asmotan, alde zaharreko tabernetan, gaur, mojitoa edateko aukera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak