Fernando Zufiria: "Behobian egon zirenak krosean ikusi gura ditut"

Xabier Urtzelai 2007ko abenduaren 14a

Domekan 12:30ean hasiko dute koadrilen arteko krosa, eta korrikalariek ordubete lehenago eman ahal izango dute izena, antolatzaileak udaletxeko arkupeetan egongo dira-eta izenak hartzen. Lehenago, 11:00etan hasita, gaztetxoendako lasterketak egingo dituzte Herriko Plazan.


Antolatzaile lanetan ibiliko diren Arrasateko Atletismo Taldekoen erronka da lasterketan 90 lagunek baino gehiagok parte hartzea: "Inoiz ez gara kopuru horretara iritsi", adierazi du Zufiriak: "Eta egia esan behar badut, amorrua ematen dit ikusteak hemendik Behobia-Donostia lasterketara zenbat lagun joaten diren, eta gero, hemen egiten diren lasterketa herrikoietan ze jende gutxi animatzen den. Bistan da ez dugula frantsesekin zerikusirik; han amamak ere animatzen dira horrelako probetan parte hartzera".
Arrasateko taldeko entrenatzaileak ez du arrazoirik falta, nork bere erritmoan korrika apur bat egiten duenak lasai asko egin ditzake-eta krosak dituen sei kilometroak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak