Ferixalekuko igogailuak eta Garagartzako garbigunea, udal gobernuaren batzarrean

Ubane Madera 2009ko urt. 19a, 12:25
Garagartzako garbigunearen kontua da justu gaur udal gobernuak egin behar duen batzarrean landuko duen puntuetako bat. Ohi duen moduan, arratsaldean egingo du asteroko batzarra.

Baina horrez gainera, gaur aztertu beharreko bestelako gai batzuk ere iragarri dituzte. Adibidez, inmigrazioari buruz tokiko plana egin gura du Arrasateko Udalak eta lan hori esleitzea landuko dute batzarrean.

Bestalde, drogamenpekotasun kontuak ere landuko ditu udal gobernuak, hain justu, herriko ikastetxeetan drogamenpekotasunen prebentzioa lantzeko proiektua gauzatzeko.

Bestelako gaien artean, merkataritzarekin lotutako dirulaguntza bat ere berbagai izango dute gobernuko kideek, Merkagune Herri Merkataritza 2008 programaren dirulaguntza bat, hain zuzen ere.

Eta obren atalean, Ferixalekua eta Altamira lotuko dituen igogailu publikoak eraikitzeko proiektua ere badute gaurko batzarreko gai zerrendan. Izan ere, igogailu horiek eraikitzeko lanak datozen asteotan hasiko dira. Oraintxe segidan landuko ditugu obra horren gaineko xehetasunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak