Ferixalekuko aparkalekuko irteera berria egiten hasi dira

Ubane Madera 2007ko uzt. 19a, 11:56
Ferixalekuaren kanpoko aldean obrak egiten hasi dira astean. Ferixalekuko jolastokian dagoen aparkalekurako irteera berria egiten dabil udala.

Josune Garai, obren zuzendaritza lanak egiten dabilen udal teknikariak kontatu duenez, aparkalekuaren oraingo irteera ez da egokia, justu oinezkoen pasabidera ateratzen delako. Gainera, autoen joan-etorriaren eraginez, irteeran dagoen espaloiaren egoera nahiko txarra da.


Hori horrela, irteera berria egingo diote aparkalekuari. Oraingo irteeratik metro batzuk urrutirago, Amaia Antzokirantz.

Horrez gainera, ate korredero bat ipiniko dute, eskola orduetan itxita egongo dena, umeak babesteko. Eta eskola orduak bukatzen direnean, udaltzainak arduratuko dira hura zabaltzeaz.

Hori guztia egin ahal izateko, zuhaitz bat kendu egin dute dagoeneko, eta inguruko saneamendu eta bestelako azpiegiturak egokitu egin beharko dituzte.

Epea eta aurrekontua

Hiru hilabeteko epea zehaztu dute obrak bukatzeko. Baina, Udaleko teknikariak uste du lehenago bukatu ahal izango dituztela, abuztua tartean dagoela aprobetxatuz.

Construlan Debagoieneko Eraikuntzak dabil obrak egiten. Aurrekontua, berriz, 55.000 eurokoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak