Faxismoaren kontrako ekimenetara joateko autobusa

Ubane Madera 2007ko urr. 10a, 18:38
Egubakoitzean, urriaren 12an, Pilarika eguna izateaz gainera, hispanitatea goraipatzeko eguna ere bada. Horren harira, eta iaz Iruñean egin zuten moduan, falange espainolak manifestazioa antolatu du Donostian, Estatuko eskuin-muturreko bestelako elkarte batzuekin batera. Bada, manifestazio hori salatzeko kontramanifestazioa deitu du Euskal Herriko mugimendu anti-faxistak.

Hain zuzen ere, manifestazio horretara joateko autobusa antolatu dute Arrasatetik. Eguerdiko 12:00etan aterako da. Izena eman gura duenak

Olarte kalean dagoen Dat tabernara jo behar du.


Des-Kontrolen kontzertua

Autobusean joango diren arrasatearrez gainera, Arrasateko ordezkaritza berezia izango da Donostiako ekimen horretan, Des-Kontrol taldeak kontzertua egingo du-eta. Asmoa da kontzertua boulevarrean bertan egitea, kamioi batera igota; han posible ez bada, berriz, alde zaharrean egingo dute. Bospasei kantu joko dituzte, beste musika talde batekin batera. 16:00etan hasiko dira jotzen, 17:00ak arte. Edozelan ere, ekitaldia baimenen menpe dagoela gogorarazi dute Des-Kontroletik.

Kontramanifestazioarekin eta kontzertu horrekin gura dute, antolatzaileen esanetan, erabateko gaitzespena erakutsi faxismoari eta eskuin-muturreko ideologiari; antifrankisten eta antifaxisten memoria erreibindikatu eta bestelakoen artean, justizia eskatu frankismoaren eta eskuin-muturreko biktimendako.              

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak