Botika kaxa pertsonalizatuen zerbitzua martxan jartzea erabakiko dute

Goiena 2010eko maiatzaren 6a

Etxeko laguntza zerbitzua jasotzen duten herritarrendako zerbitzua da. Farmazietan prestatuta jasoko dute pastilla kaxa pertsonalizatuak. Hala, kaxa osoa erosi beharrean, tratamenduak eskatzen duen pastilla kopurua bakarrik erosteko aukera izango dute. Sistema berria, beraz, ekonomikoagoa da eta ehuneko 40a aurreztuko da. Orain, Udal Batzak onartu egin beharko du gaurko osoko bilkuran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak