Fantzine eta liburu aurkezpena gaztetxean

Edu Mendibil 2010ko api. 18a, 00:09
Josu Arteaga arrasatearrak 'Historia universal de los hombres gato' eleberria aurkeztu du gaur Arrasateko gaztetxean. 40 lagun inguru elkartu dira, tartean Alberdania argitaletxeko Miriam Miranda eta Patxi Irurzun, hitzaurrearen egilea. Bestalde, gaztetxeko kideek 'Putusein' fantzinearen lehen zenbakia aurkeztu dute gaurko ekitaldian.

Patxi Irurzunek gogoratu duenez, Charles Bukowski idazlearen omenez deitutako Hijos de Satanás ipuin lehiaketan lehen saria irabazi ondoren, Josu Arteagaren ibilbide literarioa gertutik jarraitu du. Hain zuzen ere, bera izan zen orain argitaratutako eleberria irakurri zuen lehenengoetakoa; eta Irurzunen ustez, berau irakurtzen nabaria da idazleak primeran pasa duela. Hain zuzen ere, horixe aitortu du Josu Arteagak berak gaurko aurkezpenean. Irakurle amorratua dela eta irakurketa berarentzat droga moduko bat dela gehitu du Arteagak. Miriam Mirandaren hitzetan, "Jorge Gimenez Alberdaniako editoreak hasieratik azaldu zuen konfiantza Arteagaren eleberriarengan eta benetan liburu gomendagarria da, primeran idatzita dagoelako eta ukitu berezia duelako".
Aurkezpenaren ondoren, hainbat ale sinatu ditu Arteagak. Luntxa ere izan da jarraian bertaratuendako.

Fantzine berria kalean

Ekitaldi berean, Arteagak Bilboko 'Ekintza zuzena' aldizkariaren azken alea aurkeztu du eta, era berean, 'Putusein' fantzinea aurkeztu dute gaztetxeko kideek. Gazteen presentzia aldarrikatu nahi du 'Putusein'-ek (puskar usaina Arrasateko euskaran, gaztetxeko kideek argitu dutenez), tonu zirikatzailean. Doan banatuko dute eta parte-hartzailea izatea nahi dute. Kolaboratu nahi duten guztiek putusein@gmail.com helbidera idatz dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak