Itziar Lamarain, Arrasateko PPko zinegotzia izan du lagun Azpirozek herriko kaleetan zehar egindako ibilaldian eta baita Kultur Ateko ekitaldi politikoan. Azpirozek dio azken urteetan "ekonomiak behera egin duela eta horren erakusle dela urtarrilean 2.170 langabe gehiago zegoela Gipuzkoan.
Emakumeen inguruko gaiei ere heldu die hautagai popularrak. Abortuaren legea zabaltzearen aurka dago Azpiroz eta zera gehitzen du: "emakumeei amatasunerako eskubidea ematea" gurago duela eta "lana eta familia uztartzeko laguntzak eskaini".
Bukatu du esanez martxoaren 9an bi proiektuaren artean erabaki beharko dutela herritarrek eta eurenak "arazoei konponbideak eskaintzen" dizkiela.