Familiako jai-giroa Arrasate Herri Eskolako kurtso amaierako festan

Goiena 2010eko ekainaren 4a

Arrasate Herri Eskolako gurasoen elkarteak kurtso amaierako festa antolatu zuen atzo arratsaldean, Erguineko ikastetxeko patioan. Urtero antolatzen duten festa da eta ekimenean Musakolako, Erguineko eta Bedoñabeko ikastetxeetako gurasoek osatutako elkarteak hartzen du parte.

Eguraldiak lagundu zuen eta gaztetxoek ederki pasa zuten antolatutako jolasetan.

Besteak beste, puzgarriak, tailerrak eta disko festa eskaini zituzten. Aurpegia margotzeko aukera ere izan zuten Herri Eskolako neska-mutikoek.

Familia uztartzeko

Ikastolako familiei zuzendutako ekimena da, izan ere, helburua da eskola eta familia uztartzea. Urtero bezala, gurasoen parte hartzea azpimarratu zuten antolatzaileek: kurtso amaierako festa antolatzeko laguntza handia jasotzen baitute horien partetik.

Euskal Herriko Herri Eskolen festa nagusia Elorrion egingo dute, domekan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak