Fagor Taldean proposatu dute soldatak jaistea %8,5

Ubane Madera 2008ko aza. 17a, 14:01
Fagor Taldearen Zuzendaritza Batzordeak proposatu du datorren urteko soldatak %8,5 jaistea Fagor Taldearen negozio guztietan, Fagor Etxetresna Elektrikoetan izan ezik; azken negozio unitate hori puntu bat atzetik dabilela-eta, proposamena da %7,5 jaistea.

Fagor Taldeko iturriek emandako informazioaren arabera, taldearen Zuzendaritza Batzordeak, egoera ekonomikoa kontuan hartuta, urtero egiten du soldaten igoerarekin lotutako proposamena. Hain justu, fabrika bakoitzaren salmenta eta irabazien arabera egiten dute proposamen hori. Eta gero, fabrika bakoitzak egiten du bere kudeaketa plana.

Hori horrela, aurten egin duen proposamena da, oro har, %8,5 jaistea langileen soldatak; Fagor Etxetresna Elektrikoen kasuan, berriz, puntu bat gutxiagoko jaitsiera proposatzen du.

Bada Fagorreko iturriek emandako informazioaren arabera, Kontseilu Orokorrak onartu egin du Zuzendaritza Batzordearen proposamena. Orain fabriketako batzar orokorrek bozkatu egin beharko dute kontu hori. Apirila-maiatza inguruan egingo dute hori.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak