1.753 milioi euroko fakturazioa izan du Fagor Elektratresnak kooperatibak iaz. Arduradunak pozik agertu dira emaitza horiekin eta esan dute taldeak egindako aurreikuspen guztiak gainditu dituztela. 2006ko ekitaldiarekin alderatuta irabaziek %60 egin dute gora. Bezeroei dagokienez, Espainiar eta frantziar estatuetan ditu taldeak kopuru handiena, %19 eta 17,5 hurrenez hurren. Marokora saldutakoaren %9,2 bidaltzen dute eta Poloniara, berriz, %9,2.
Hazkunde gehiago 2008rako
Taldearen gaur egungo lehentasun nagusia errentagarritasuna da, bide horretan nazioartean ezagutzera ematea, berrikuntzan ikertzea eta jasangarritasuna bultzatzea oso kontuan hartzen dituzten baloreak direla adierazi dute. Fagor Elektratresnak taldeak 41 milioi euro bideratu ditu berrikuntzara eta 358 langile ditu lanean sail horretan.
Fagor Elektratresnak kooperatibak arduradunek handitzen jarraitzeko asmoa agertu dute. 2008rako %4,5eko hazkundea izatea aurreikusten dute. 55 milioi euro inbertituko dituzte. Taldeak datozen 3 urteetarako plan estrategikoa lantzen dihardu.