"Ez dute jakin zein delitu egotzi bakoitzari"

Ubane Madera 2010eko urriaren 25a

Gaur, astelehena, 09:30ean zuten hitzordua Udalbiltzako auzipetuek fase probatorioari ekiteko. Gaur, bihar eta etzi dituzte hitzorduak. Xabier Zubizarretak, ezker abertzaleko ordezkariak, berriz, uste du gaur eta bihar bukatuko dutela eta epaiaren zain geratuko direla. "Inpultso politikoaren arabera erabakiko da lehenago edo geroago, eta baita epaiaren norabidea ere", adierazi du Arrasate Irratian. Gaineratu du ez dutela "jakin zein delitu egotzi bakoitzari".

"Egin dute inkulpazio kolektibo bat: ETAkoak direla esan. Baina ez dute frogarik", adierazi du Zubizarretak irratiko elkarrizketan.

"Eskerrak beraiei"

Atzoko bertso saioaren gainean, berriz, nabarmendu du "benetan momentu hunkigarriak" bizi izan zituztela, bereziki Udalbiltzako auzipetuak taula gainera igo zirenean: "Eskerrak beraiei eman behar dizkiegu denon izenean egin duten lanarengatik eta adierazi duten tinkotasunarengatik Euskal Herriaren eskubideen defentsaren alde". 

Segidan duzue elkarrizketa entzungai.

           

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak