BAZetik emandako azalpenen arabera, hilabete bakoitzeko Arrasaten 80 txanda ematen dituzte, eta arrasatearrez gainera, inguruko herrietakoak ere Arrasatera etortzen direla kontuan hartuta, berehala gastatzen dira, orain gertatu den moduan.
Gainera, jakinarazi dute azken horiek bukatzen direnean, ez dituztela txanda gehiago emango uda ostera arte. Izan ere, ekaina, uztaila, abuztua eta irailen Arrasatera ez dira etortzen nortasun agiriak egitera.
Hori horrela, azpimarratu dute errazena dela Gasteizen egitea. Harako txandak har daitezke astelehenetik egubakoitzera, 09:00etatik 20:00ak arte, honako telefono zenbaki honetan: 902 24 73 64.