Extremadurako folklorea bizi-bizian Amaia antzokian

Arritxu Barruso 2009ko aza. 15a, 21:36
Ekitaldi koloretsua eta alaia ikusi genuen zapatu arratsaldean Arrasateko Amaia antzokian. Euskadiko Etxemadurako elkarteen federazioak antolatuta dantza jaialdia egin zuten. Extremadurako folklorearen distira eta alaitasuna ezagutzeko aukera izan zen.

Jaialdian, gainera, gonbidatu berezia izan zuten: Madrigal de la Verako (Caceres) Berezo taldea. Hain justu ere, eurak izan ziren ekitaldia ireki zutenak. Hiru abesti eskaini zituzten eta ondoren dantzarien txanda etorri zen. Lehenengoak bertakoak izan ziren; Arrasateko Lore Gazteak dantza taldeko kideak eta Arrasateko txistularien eta gaita-jotzaileen laguntza izan zuten.


Extremadurako elkarteak etorri ziren gero;  Donostiako Virgen de Guadalupe taldea; Ermuko Flor de Tomillo eta Galdakaoko Alma Extremeña. Lan bikaina egin zuten guztiek. Hiru ordu eta erdiko dantza saioa izan zen eta ez zen inolako etenik egon. Gainera, sinestezina dirudien arren hiru ordu eta erdian ez zen kantu edo dantza bat bera ere errepikatu.


Ekitaldia hitz bitan definitu behar bada hitz aproposenak dira koloretsua eta alaia. Abestiek eta dantzek alaitasuna ipini zuten eta jantziek kolorea. Dantzarien jantziak benetan ikusgarriak ziren; guztiek ere asko zaindu zuten janzkera.


Zapatukoa Euskadiko Extremadurako elkarteen federazioak antolatzen duen 16. dantza jaialdia izan zen. Azken bi urteetan Zarautzen eta Andoainen ospatu dute eta Arrasaten ere egin izan da aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak