Extremadurar elkartearen 15. urteurrena ospatu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko azaroaren 23a

Hitzaldiak, txokolate jana, kontertua eta baba jana izan dituzte, besteak beste.

Corazon de Encina extremadurar elkarteak 15. urteurrena ospatzeko ekitaldiak egin ditu. Zapatuan, adibidez, baba jana egin zuten elkartean. Aurretik, Los Chambras taldearen emanaldia izan zuten eta ohorezko topa ere egin zuten. Bazkal ostean, karta jokoan ibili ziren asko. Egubakoitzean, txokolate jana eta krisiaren inguruko hitzaldia izan zuten. 

Extremadura elkartean 137 bazkide dira baina gehiago dira etxearen bueltan ibiltzen diren lagunak, senideak ere kontuan hartzen direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak