Arrasate Euskaldundu Dezagun elkarteko presidenteorde Ander Etxeberriak jaso du UKAN sari nagusia Lehendakaritzan, Gasteizen, egindako ekitaldian. Euskara elkarteen aitzindaria izateagatik eta mende laurdenean egindako lanagatik eman diote saria AEDri.
Aitortza garrantzitsua
Saria jaso bezain pronto Ander Etxeberriak adierazi du aitortza hori ez dela soilik AED elkartearendako. Elkartearen sortzaileak, babesleak, laguntzaileak... deneri emandako saria dela esan du. Zalantzarik gabe AEDrendako oso garrantzitsua den une batean iritsi da UKAN saria. Arrasateko elkartea 25. urteurreneko ekitaldietan murgilduta dabil eta errekonozimendu honek, zalantzarik gabe, borobildu egiten du mende laurdeneko ibilbide hori.