Euskarazko Wikipediak 50.000 artikulu: ekitaldi berezia antolatu du Gazte Bulegoak

Usoa Agirre 2010eko urtarrilaren 28a

Ekitaldia gaur, urtarrilak 28, eguena, 18:00etan izango da Kulturateko areto nagusian. Euskarazko Wikipediako administratzaile eta arduradunak izango dira bertan. Arrasateko Euskara eta Gazteria Saileko zinegotziak, eskerrona eta merezimendua adieraziko die ekitaldi publiko batean.

50.000 artikulu

Euskarazko entziklopedia libreak 50.000 artikulu ditu dagoeneko.

2.000 artikulu baino gehiago sortzen dira hilero, Argia saria irabazi zuen 2008an eta momentu honetan 120 bat erabiltzaile eta zazpi administratzaile ditu.

2008an 25.000 artikulu zituen euskarazko wikipediak; 2010ean, berriz, 50.000 ditu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak