Goizean goizetik 300 lagun elkartu dira Biteri plazan. Mintzalagunek prestatutako hamaiketakoa egin, eta Anabel Ugalderen gidaritzapean, Arrasatetik ibilaldi gidatua egin dute.
Jokin Labayen, Manex Agirre eta Nerea Urrak egindako Mintza Eguneko bertsoa ere abestu dute guztiek batera.
Arratsaldean, Mintzapraktika egitasmoetako zazpi pertsonen ibilbideak omendu dituzte. Tartean, Mari Karmen Agilar eta Espe Sainz arrasatearrak eta Bergarako Nerea Altzelai.
Antolatzaileak oso pozik gelditu dira ekitaldiak izan duen harrerarekin eta partaideetako asko seigarren Mintza Eguna non eta noiz ospatuko den galdezka ere hasi dira.