Euro baten truke, Giokelak emandako saiheskia eta kriantza tragoxka hartzeko aukera izan zen, eta ordu eta erdian, 50 kilo saiheski banatu zituzten. Auzotar ugari ibili zen laguntzen.
Txatxilipurdik umeendako prestatutako ekintzetan baina, ez zen hainbeste haur bildu; Portaloia taldearekin egindako bertso-poteoak bestalde, umore bikaina zabaldu zuen auzoan.
AEDkoek esan zuten, asmoa dela Santa Teresan eta Musakolan antzeko jaialdiak egitea.