Horrez gainera, merkatariendako eskaintza ere badu aurten Udal Euskaltegiak. Helburua da euskararen ulermena landu eta baita ere merkataritza eta ostalaritzaren bueltan izaten diren elkarrizketa ohikoenak. Hori guztia eskolak hartu gura dituen merkatarien euskara mailaren arabera antolatuko dute. Kasu horretan ere ikastaroa 60 ordukoa da, otsailetik ekainera bitartekoa.
Bestalde, teknologia berriak aprobetxatuta, ordenadore bidezko ikastaroak ere izango ditu udal euskaltegiak, euskaltegiko ordutegian joan ezin direnendako.
Eta eskaintza borobiltzeko, euskalkia eta hitanoaren gaineko ikastaroak ere iragarri dituzte. Kasu horretan 20 orduko ikastaroak izango dira.
Informazio gehiago behar izanez gero, euskaltegira bertara jo beharra dago. Arimazubi plazan dago Arrasaten udal euskaltegiaren egoitza (943 79 70 77).