Euskaltzale asko batu zituen AEDk urteurren jaian

Iker Barandiaran 2009ko eka. 15a, 00:33
Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak 25 urte bete zituen 2008an, eta hori ospatzeko ekitaldiek atzora arte, domeka, iraun dute. Hala, Denok elkarrekin jai erraldoia egin zuten.

Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak 25 urte bete zituen 2008an, eta hori ospatzeko ekitaldiek atzora arte, domeka, iraun dute. Hala, Denok elkarrekin jai erraldoia egin zuten.
Goizean Santa Barbara eta Monterrongo landaretza bisitatu zuten hainbatek; eguerdian, berriz, Arrasateko Erdi Aroko historiaren gaineko ibilaldia izan zen, 50 lagunendako.

Txiki gelditu ziren guneak

Ordu berean Biterin Pakistan, Nikaragua, Errepublika Dominikarra eta beste hainbat herrialdetako janaria banatu zuten, eta izugarrizko harrera izan zuen, berehala agortu zen-eta. Ordurako txikienen gunea ere pil-pilean zegoen: Txatxilipurdiren tailerrak, puzgarriak, goming-a, rokodromoa, balaztak eta bestelakoak txiki gelditu ziren.
Paella jatera 200 bat lagun batu ziren, eta kantuan pasa zuten bazkaria. Ordurako, prest zeuden Aitor Mendiluze, Erika Lagoma, Aitor Sarriegi eta Xabier Silveira bertsolariak.

'Bazkideak ikustea'

Arratsaldeak ekitaldi gehiago hartuko zituen: Goikobalu abesbatzaren emanaldia, erromeria, Doke taldearen antzezlana eta Muskaria eta Ain_1 taldeen kontzertua.
AEDko arduradunak oso pozik daude herritarren erantzunarekin, eta "hainbeste bazkide bertan ikustearekin". "Halako ekimenek euskaldunok batzeko balio badute, gehiago egin beharko ditugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak