Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iban Velasco azkenaldian Euskaltel-Euskadirekin egiten ari den lan onak badu saria: okerrik ezean, datorren uztaileko Frantziako Tourraren irteeran izango da arrasatearra; hala jakinarazi diote taldeko arduradunek. Bere kirol ibilbideko aurreneko Tourra izango du hau Velascok: "Oso pozik nago, Tourra Tourra da", esan dio Arrasatekoak Goienari. Asteleheneko Goienkarian –hilak 12–, Velascori egindako elkarrizketa.