Astelehenean hasi ziren kanpainarekin eta bi aste iraungo du. Hain zuzen ere, martxoaren 3an, Langile-mugimenduaren Egunean amaitzea da helburua. Ekimenaren muina Euskal Herriko lurralde historikoen egoera ezberdinak ikusita, langileek eskubideak kudeatu eta negoziatzeko esparru komuna izatea eskatzea da. Eskubide horren defentsarako dekalogo bat osatu dute eta mobilizazioak iragarri dituzte datozen egunetarako. Arrasaten martxoaren 1ean egingo dute INEMeko bulegoen parean.