Euskal jolas eta jokoen jaialdia, bihar, Arrasaten

Ubane Madera 2010ko urr. 19a, 18:45
Xiba jaialdia egingo dute bihar, eguaztena, Arrasaten. Bestela esanda, euskal joko eta jolasen gaineko jaialdia: sokatira, arrauna, egur pilaketa… eta halako jokoetan parte hartuko dute DBHko 4. mailako ikasleek. Jokin Zaitegi plazan egin dute hitzordua, 09:30etik 12:30ak arte, (Uarkapen, eguraldi txarra bada).

Arizmendi Ikastolako Arrasateko zein Eskoriatzako gazteek parte hartuko dute biharko Xiba jaialdian, hain justu, Gaztelupe gunekoek eta Almen gunekoek, hurrenez hurren. Lokotx biltzea, Sokatira, Egur pilaketa, Arrauna, Ingudea, Asmazank eta Bertsolaritza landuko dituzte euskal jolas eta jokoei dagokien atalean.

 

Horrekin batera, kultur-aniztasuna lantzeko munduko jolasen atala ere izango dute, eta baita ere, talde-lanean egin beharreko tailerrak.

 

Kutxak eta Euskal Herriko Ikastolek antolatutako jaialdia da Xiba, “euskal jolas eta jokoak indartzeko, euskara eta jolasa komunikatzeko tresna hezitzaile moduan lantzeko, eta besteak beste, euskal kulturaren transmisioa garatzeko” helburuarekin orain dela 16 urte abiarazi zutena.

 

Herriz herri ibili dira harrezkero eta bihar, Arrasaten egin dute hitzordua.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak