Euskal Herrirako bidean da De Juana presoa

Jon Berezibar 2007ko martxoaren 1a

Gaur goizeko 10:00etan utzi du De Juana Chaosek Madrilgo Doce de Octubre ospitala Donostia Ospitalera joateko, kartzelatik iragarri eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak baieztatu duenez. Haren ardura Martuteneko espetxeak hartuko duela argitu dute Jaurlaritzako Barne Sailetik. Hala, jakinarazi dute Martuteneko espetxeko arduradunekin harremanetan jarri direla jakiteko ea bisitak jasotzeko aukerarik izango duen edo haren egoerari buruzko zalantzak argitzeko. Bestalde, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak presoari ongietorria egiteko deia egin du. Hitzordua 12:30tan A-1eko Gasteizko ordainlekuan, Etxegaraten eta Donostia Ospitalean egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak