Euskal Herriko jardunaldi feministak aurkeztu ditu Bilgune Feministaren ibarreko talde bakarrak

Miren Arregi Amasorrain 2008ko api. 9a, 18:18
Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministak egingo dira asteburuan Portugaleten. Atzo egin zuen Arrasateko Bilgune Feministak jardunaldion aurkezpena; hain zuzen ere, Bilgune Feminista dagoen herri guztietan aurkeztu dira jardunaldiak. Arrasaten, oraintxe sortu berri da bilgune feminista. Atzokoa izan zen, bilguneak egin duen lehen agerraldi publikoa.

Debagoienean dagoen bilgune feminista bakarra da Arrasatekoa, eta duela gutxi sortu da. Bost lagunek dihardute taldean eta aurreko belaunaldi feministen testigua hartu dute.

Herriko erradiografia eginda, lehentasunak zehaztu dituzte taldean, eta lehen lana izango da, diskurtso feminista plazaratzea, Iraitz Agirre taldeko kideak adierazi digunaren arabera, diskurtso feminista aldenduta gelditu delako. Etorkizunean emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna lortzeko klabea hezkuntzan dago Agirreren ustez.

Jardunaldiak

Atzo Kulturaten egin zuten agerraldian aste bukaeran Portugaleten egingo diren Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministak aurkeztu zituzten. Jardunaldiok Nautikako EHUko fakultatean egingo dira eta hiru ardatz nagusi izango dituzte:

  1. Emakumeok herrian eta munduan izenekoa, non prekarietateaz edota sozioekonomiaz eta soziopolitikaz hitzegingo duten.
  2. Indarkeria sexista: hemen, prebentzioa, legeak, edota erantzuna izango dira mintzagai.
  3. Emakumeak eta gure gorputz intsumitua izenekoa. Sexualitateaz edota identitateaz arituko dira besteak beste.

Azken jardunaldi feministak egin zirenetik 14 urte pasatu dira. Antolatzaileek espero dute 1.000 emakume inguru elkartzea Portugaleteten asteburuan. Jardunaldien gaineko informazio gehiago eta egitarau guztia ikusteko aukera duzue, www.jardunaldifeministak.org webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak