Euskal Herrian daude Mikel Arana eta 'Playa de Bakio' ontziko gainontzeko euskaldunak

Usoa Agirre 2008ko apirilaren 30a

12:30ak jota zirenean lur hartu du Loiun euskal arrantzaleak Madrildik ekarri dituen hegazkinak. Duela minutu gutxi ikusi ahal izan dituzte Loiun bilduta zeuden kazetariek arrantzaleak, tartean, Mikel Arana. Zurrunbilo handia sortu da kazetarien artean. Arrantzale batek berba egin du eta eskertu du kazetarien eta gainontzeko guztien babesa, baita Eusko Jaurlaritza eta Espainiako gobernuaren laguntza ere. "Fisikoki leher eginda" daudela esan du arrantzaleak. Gaineratu du orain nahi duten bakarra dela deskantsatzea eta familiarekin egotea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak