"EHBEren helburua da hezkuntza sistema nazional baten aldeko kideen
bilgune izatea; baina, horren barruan, gai asko landu gura ditugu, eta
gurasoen, irakasleen, ikasleen… iritziak jaso gura ditugu", dio taldeko
kide Eneritz Ugaldek. Hezkuntza osoaz arduratzen da EHBE, haurreskolatik hasi eta goi mailako hezkuntzara arte, eta horren barruko sektore ahalik eta gehienak batzea da helburua. Ugalderen esanetan, "EHBE sortu zenean, orain bost urte, muga handia zegoen: alor honetan kezka zuten talde asko zegoen, baina ez zegoen denak batzeko gunerik".