Euskal Herria Mugaz Gaindi jardunaldiak, Arrasaten

Ubane Madera 2009ko urr. 13a, 14:32
Oraingo astean aurkeztu, eta urriaren 20an hasiko dute Euskal Herria Mugaz Gaindi nazioarteko mintegia Arrasaten. Dagoeneko, baina, aurreratzeko moduan gaude hiru egunetako jardunaldiak antolatu dituztela, Kulturaten egingo dituztenak, goiz eta arratsaldez.

“Normalean lantzen dira azken urtean emigrazioaren inguruan egindako ikerketa berriak hain justu horiek aurkezteko aukera eskaintzea da helburuetako batzuk”, adierazi du Jon Ander Ramosek, mintegiaren koordinatzaileak.

Lehenengo egunak

Arrasaterako prestatu duten egitarauaren nondik norako nagusiak ere aurreratu ditu. Adibidez, urriaren 20an, martitzenean, mintegia inauguratu eta historiako kontuak landuko dituzte eta proiektu batzuk aurkeztuko dituzte. Eguaztenari dagokionez, artearen historia landuko dute, goizean. Eta arratsaldean zinema eta emigrazioa uztartuko dituzte. 

Abizenak, diasporan

Eta eguenean, Euskal abizenak munduan jardunaldia landuko dute: "Azken urteotan diasporan halako kezka sortu da norberaren abizenaren jatorria nondik datorren… hori jakinda, Euskaltzaindiara jo genuen eta horren inguruko mahai-ingurua egongo da", azaldu du Jon Ander Ramosek. 

Kaliforniatik hona

Euskal Herriko Unibertsitateak bideratu zuen ekimena, 2004an. Eta mintegi hori aurten etxeko atarian dugun arren, azpimarragarria da lehenago Kalifornian (2008), Baionan (2007), Montevideon (Uruguai, 2006) eta Gasteizen (2004-2005) egin izan dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak