Hitzarmen horren bidez, ekintza zehatz batzuk egingo dituzte 2009ko abenduaren 31ra bitartean.
Besteak beste, Eroskik honako konpromisoak hartu ditu: EAEko elikagaiak sustatzeko urtero egutegi bat egitea, eta sektoreka Eroskiren salmentak merkatu horretan hazi direnaren %5etik %10era gehitzen joatea; produktuak ondo bereiztea eta kalitate bereizgarria duten produktuak seinalatzea; euskal elikadura enpresen erreferentziak bultzatzea; promozioak egiten laguntzea… eta beste batzuk.
Jaurlaritzak elikaduraren gaineko foro jakin batzuetara Eroski eramango du, eta etengabeko komunikazioa izango du talde horrekin, beste konpromiso batzuen artean.
90 milioiko salmentak
EAEn, 500 enpresatik gora egiten dituzte produktu kalitatezkoak, ekologikoak, jatorrizko izendapendunak edo eusko labeldunak. Azken urtean, 90 milioi eurotik gorako salmentak izan zituzten produktu horiek, aurreko ekitaldiarekiko %5eko igoera.