Euskadiren etorkizuna eraikitzeko giltza EAJk duela esan dute jeltzaleek Kulturaten

Miren Arregi Amasorrain 2008ko mar. 4a, 13:10
Hauteskunde kanpainaren barruan, EAJk ekitaldia egin zuen egubakoitzean Kulturaten. Juan Luis Bikuña, Lorea Leanizbarrutia eta Joseba Egibar izan ziren bertan. Ezker abertzaleak egindako abstentzioaren aldeko deia gogor kritikatu zuten. 'Kontzertu ekonomikoa' ere izan zuten berbagai.

Martxoaren 9an egingo diren Espaniako estatuko hauteskundeetarako aukeratutako Euskadin bizi naiz ni, zu non bizi zara lelopean, Eusko alderdi jeltzaleak ekitaldia egin zuen egubakoitzean kulturaten.

Senaturako ordezko hautagai Juan Luis Bikuña bergararraren hitzekin hasi zuten ekitaldia; hark esan zuen, oztopoen gainetik Euskadiren etorkizuna eraikitzeko bermea edo giltza, Euskal Herrian Eusko Alderdi Jeltzaleari botoa ematea dela.

Joseba Egibarrek Alderdi Sozialista izan zuen ahotan, esanez, PSOEk argi eta garbi dakiela hauteskudeak irabaziko dituela. Euren jokua, gizartean duda sortzea dela esan zuen. Egibarrek uste du, Alderdi sozialista, partidu popularrak hauteskundeak irabazteko dituen aukerekin jolasean dabilela, horrek, euskal herrian beldurra sortzeko helburuaz. Modu horretan, Egibarren ustez, alderdi sozialistak Euskal Herrian ahalik eta boto gehien jasotzeko bidea ahalbidetuko  luke.

Bestalde, gogor kritikatu zuten Eusko Abertzale Ekintzak egindako abstentzioaren aldeko deia. Lorea Leanizbarrutiak, senaturako hautagaiak, "traizio" hitza erabili zuen Ezker Abertzaleak eskatutako abstentzioa deskribatzeko. Leanizbarrutiaren esanetan, "euskal herriari eginiko traizioa da" abstentzioa, horrek, PSOE eta PPri mesede egingo diola uste du-eta.

Egunotan Luxenburgon aztergai dagoen kontzertu ekonomikoa ere izan zuten hizpide. EAJren arabera, Kontzertu ekonomikoak, Europan legezkoa den zerga sistema orokorra aitortzen dio Euskadiri. Egibarrek esan du, egungo kontzertu ekonomikoa subiranotasunaren hondarra dela eta gaineratu du eusko jaurlaritzak ez dituela kudeaketa esparru propio guztiak, Espainiako ukatu egiten dizkiolako.





ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak