Martxoaren 9an egingo diren Espaniako estatuko hauteskundeetarako aukeratutako 'Euskadin bizi naiz ni, zu non bizi zara' lelopean, Eusko alderdi jeltzaleak ekitaldia egin zuen egubakoitzean kulturaten.
Senaturako ordezko hautagai Juan Luis Bikuña bergararraren hitzekin hasi zuten ekitaldia; hark esan zuen, oztopoen gainetik euskadiren etorkizuna eraikitzeko bermea edo giltza, euskal herrian eusko alderdi jeltzaleari botoa ematea dela.
Joseba Egibarrek Alderdi Sozialista izan zuen ahotan, esanez, PSOEk argi daukala hauteskundeak irabazi behar dituela. Egibarrek uste du, Alderdi sozialista, partidu popularrak hauteskundeak irabazteko dituen aukerekin jolasean dabilela, horrek, euskal herrian beldurra sortzeko helburuaz. Modu horretan, Egibarren ustez, alderdi sozialistak euskal herrian ahalik eta boto gehien jasotzeko bidea ahalbidetuko luke.
Bestalde, gogor kritikatu zuten Eusko Abertzale Ekintzak egindako abstentzioaren aldeko deia. Lorea Leanizbarrutiak, Senaturako hautagaiak, "traizio" hitza izan zuen ahotan, haren ustez, abstentzioaren aldeko deia egitea "euskal herriari eginiko traizioa" delako.
Egunotan Luxenburgon aztergai dagoen kontzertu ekonomikoa ere izan zuten hizpide. EAJren arabera, Kontzertu ekonomikoak, Europan legezkoa den zerga sistema orokorra aitortzen dio Euskadiri. Egibarrek esan du, egungo kontzertu ekonomikoa subiranotasunaren hondarra dela eta gaineratu du eusko jaurlaritzak ez dituela kudeaketa esparru propio guztiak, Espainiako ukatu egiten dizkiolako.