Lan munduan 'Berria'-ren harpidetzak sustatzeko eskualdez eskualde
egiten dabilen kanpainaren barruan, beste hitzarmen bat sinatu du
Euskarazko Komunikazio Taldeak (EKT). Euskadiko Kutxarekin sinatu zuen
atzo hitzarmena. Hala,
hitzarmen horri esker, hemendik aurrera Euskadiko Kutxako langileek
kioskoan baino %50 merkeago eskuratu ahal izango dute Berriako
harpidetza, hala nahi izanez gero. Aste honetan EKTk beste hitzarmen
bat sinatuko du; Batz kooperatibarekin, hain zuzen.