Kadete mailako Bolinaga eta Agirregabiriak lortu zuten partiduko puntu bakarra: Loidi eta Urkijori 22-13 irabazita. Gazte mailan, Arana eta Zubizarretak 13-22 galdu zuten Alberdi eta Etxenizen aurka eta nagusietan, Axpe eta Uribarrenek 11-22 galdu zuten Gonzalez eta Zabala bikotearekin.
Itzuliko kanporaketa, egubakoitzean jokatuko da, Uarkape pilotalekuan 19:30etan. Txapelketako beste kanporaketan, Maeztu eta Leitza ari dira lehian.