Euskadiko Boulder Txapelketa egingo dute abenduaren 19an Arrasaten

Xabier Urtzelai 2009ko aza. 20a, 11:46
Debagoieneko Eskalatzaileak taldeak beste pauso bat eman nahi izan du aurtengo Santamasetako 'Punk that rock' boulder txapelketa antolatzeko orduan. Izan ere, abenduaren 19rako egin duten hitzordua Euskadiko Boulder Txapelketa izango da.

"Taldeko ordezkari Joxean Mulas Gipuzkoako teknifikazio zentroko arduraduna da, eta baita Euskadiko selekzioko hautatzaile ere. Hala, federazioarekin hartu-eman handia du, eta hortik jaso genuen txapelketa herrian antolatzeko proposamena; izan ere, iazko esperientzia oso ona izan zen", adierazi digu taldeko kide Mikel Castillok.
Txapelketa hori Arrasatera ekartzeko aurrekontu handia behar da, eta aurten ere Arrasateko Udalaren eta Federazioaren laguntza izango dute: "Hau ez da, lehengo Santamasetako txapelketa moduan, 500 eurorekin antolatzen. Txapelketa honek 13.000 euro inguruko aurrekontua du; izan ere, eskalatzeko panelak alokatzen 8.000 euro gastatzen ditugu".

Hala, abenduaren 19an Euskal Herriko eskalatzaile onenak batuko dira Uarkapen: "Txapelketa horretan elite mailako eskalatzaileek hartuko dute esku, baina, urtero moduan, kategoria herrikoia ez dugu alde batera utziko, arrakasta handia du-eta.
Iazko txapelketa oso arrakastatsua izan zen, jende asko batu zelako harmailetan txapelketa ikusten, eta baita parte hartzen ere: "Horrenbeste jenderekin gainezka ere egin genuen, eta aurten ahaleginduko gara izenematea lehenago jartzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak