Jakina, han izango dira Debagoieneko kideak ere: Mundu Solidarioa Helburu-AMS, Mugarik Gabeko Ingeniariak, Serso Euskal Herria eta Mundukide Fundazioa. Denak Kulturaten batzartuko dira 09:00etan.
Aurtengo gaien artean, hauek nabarmentzen ditu Nacho Ribechini Koordinakundeko kideak: "Garapenerako Lankidetza oso garrantzitsua da guretako; horren barruan, nazioarteko laguntzaren gaineko gai batzuk eztabaidatuko ditugu, hala nola, giza-garapen jasangarria; bestalde, garapenerako hezkuntza, eta administrazioek eta GGKEok zer egin dezakegun. Horrez gain, krisi humanitarioetan zelan jokatu; aspalditik jorratzen gabiltzan BPGeko %0,7 ematea; erakunde pribatuen eta GGKEon harremana eta haiek zer ekar diezaioketen Hegoaldeko garapenerako elkarlanari; eta Lankidetza Publikorako irizpideak errepasatuko ditugu, batez ere begiratuta ea udaletan zelan parte har dezakegun gehiago GGKEok".
GGKE gehiago dira ibarrean
"Ibarreko GGKEen errealitatea askoz zabalagoa da; denak ez dira Koordinakundeko kide", diote Debagoieneko Koordinakundeko kideek, baina denak ez dira Koordinakundeko kide; hala ere, horien lana ere aipatu gura dute Debagoieneko kideek: Arrasateko Harreman, Elkar Hezitzen eta Nubi; Bergarako FISC, Bubisher eta Oscar Romero Solidaritza Taldea; Oñatiko Banoia eta Tau Fundazioa; Aretxabaletako Hiruatx eta Felix Baltistan Fundazioa; Eskoriatzako Atxorrotx; Antzuolako Anelkar…