Europatik saria Fagor eta Ikerlanentzat

Txomin Madina Milikua 2009ko abe. 30a, 14:46
Besteak beste, Fagor Etxetresna Elektrikoen eta Ikerlanen partehartzea duen SmartTouch proiektuak, Eureka-Itea ikerketa eta garapeneko europar programaren urrezko domina jaso du.

SmartTouch proiektu honek NFC teknologia garatu eta aplikatzen du pertsonen eta ingurunearen arteko interakzio erreza eta intuitiboa lortzeko.

Teknologia honen bidez, sakelako telefonoan edo NFC dispositiboan ukitu bat eginaz hainbat ekintza burutzea da helburua: informazioa jaso, zerbitzu eta produktuak bilatu, ordainketak egin...

Proiektu guzti honen barruan, Fagorrek eta Ikerlan IK-4k garatu dutena izan da osasunarekin eta etxebizitzekin lotutako aplikazioak ikertzea. Hala, telezaintza, telelaguntza edo domotikan lagungarria izan daiteke proiektu hau.

Adibidez, sistema honekin eskumuturrekoaren edo sakelakoaren bidez presio arteriala neurtu daiteke eta gero jarraipenerako zentrora bidali datuak. Edo etxean sartzean sistemak pertsona identifikatu dezake eta kalefakzioa, argiztapena edo musika pertsona horren arabera egokitu.

Elkarlanean egindako berrikuntzak sustatzeko Europar Batasuneko herrialdeek martxan jarritako programa da Eureka-Itea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak