Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo, astelehena, San Juan bezpera, egun handia izan zen arrasatearrentzat. Arratsaldean euripean jaso behar izan zuten gazteek makala, baina bigarrenean jaso zuten, lehen jasoaldian lurrera erori baitzitzaien. Gauean ez zen alkatearen aurreskurik izan; San Juan sua piztu ondoren, Inoren omenezko bideoa eman zuten aurreskuaren doinuarekin batera. Dragoirik ere ez zen egon, baina urteroko errementari dantza egin zuten dantzariek eta AHT trena ere erre zuten San Juan sutan. Hemen bildu ditugu gaueko zenbait bideo.