Gorritiren animaliak, txokolate-jana, mus txapelketa, Joxe Gardoki eta Manu Iztuetarekin dantzaldiak… halakoak eta beste izan zituzten Arrasateko Meatzerreka auzoan, San Baleixo jaietan.
Jakina, euria izan zuten traba, bailara osoan moduan. Baina horri inportantzia kendu eta "ia ba datorren urtean jende gehiago animatzen den", zen auzotarren nahia. Hala ere, zapatuan aretxabaletarren, arrasatearren eta soraluzetarren bisita izan zuten.