Euriak eragindakoak konponduta edo konpontze bidean

Ubane Madera 2009ko urt. 27a, 18:10
Azken ordua (17:00): goizean baino egoera hobean dago Arrasate orain. Bedoñarako bidea zeharo garbitu dute eta Markulete inguruan oraindik ur-putzuak dauden arren, automobilarekin pasatzeko ez dago arazorik.

Ur-putzuak daude, baita ere, Udala auzora bidean, Eguzkitza baserriaren ondoko errepidea zeharkatzen. Eta Udala auzoan bertan ere bai. Baina bi puntu horietan ere ez dago arazorik automobilarekin pasatzeko.

Hori bai, Polmetasaren fabrika berrirako oinezkoen ibilbidearen zati bat, Garaiatik pasatzen den zatiak itxita segitzen du; Obra eta Zerbitzu Sailetik emandako informazioaren arabera, ezpondaren beste zati bat jausi egin da.

Dena den, makinatxo bat arazo dihardu eragiten euriak udalerrian. Goizean kontatutakoez gainera, Bizkaia etorbidean zuhaitza jausi da, nahiz eta dagoeneko erretiratuta dagoen.

Eta Santa Barbara parkean, errekak bihurgunea egiten duen puntuan, udaltzainek hesiak ipini dituzte; erreka hazita doala ikusita, ondoko ikastetxetik ateratzen ziren umeen segurtasuna bermatzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak