Euri zaparradek ezin izan zituzten punk doinuak mendean hartu

Miren Arregi Amasorrain 2008ko eka. 22a, 22:45
Euria Golpe de Estado eta Radio Dean Ones taldeen kontzertua zapuzten saiatu zen baina jendeak ongi erantzun zuen eta taldekideek harreman berezia sortu zuten ikuslegoarekin. Punk-rock doinuek hartu zuten Arrasateko txosna gunea zapatu gauean.

Egunean zehar egin zuen sargoriak, adierazten zuen, bai, zerbait bazetorrela. Eta iritsi zen, hain justu, Golpe de Estado talde oñatiarra eta Radio Dead Ones Berlineko musikariak taula gainera igotzeko momentua iritsi zenean. Oinaztu, trumoi eta euri zaparrada mardulek, astoratu zituen une batez kontzertuko antolatzaileak baina azkenean guztiak aurrera egin zuen eta gainera jendeak euren eskuetan zegoen guztia egin zuen kontzertuan gozatu ahal izateko.Gaueko hamabietan hastekoak baziren ere, euria pixka bat  atertu arte itxaroten egon ziren; hala, atertu zuen unean hasi ziren Golpe de Estado taldekoak giroa berotzen. Aurrealdea jarraitzaile oñatiarrek bete zuten batik bat.

Berlinetik san joanetara

Radio Dean Ones, azkenaldian Euskal Herrian entzutetsu egin den taldea da. Punk-rock melodikoa lantzen du  eta ikuslegoak ongi erantzun zuen zapatuan  bost taldekideen aurrean. 

Zuzenekoan oso ondo aritzen den taldea da, eta Arrasaten ere erakutsi zuten hori horrela dela. Gainera, taldekideek harremana sortzen dute ikuslegoarekin eta hurbilekoak egiten dira oso; Euskal Herriari erreferentzia ugari egin zizkion abeslariak eta euskaraz ere egin zituen hainbat hitz. Ikuslegoaren harrera onak bultzatuta-edo, bukaeran beste lau edo bost abesti eskaini zituzten. Taldekideak oso gustura egon dira gurean eta datorren hilean beste kontzertu bat eskainiko dute Gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak