Etzi zapatua, dute lehen entsegua danborradakoek

Ubane Madera 2009ko mai. 20a, 20:29
Zapatuan 300 bat neska-mutiko elkartuko dira San Viatorren, 11:00etan; astelehenean, berriz, nagusien konpainiendako hitzordua egin dute. Horiek ere San Viatorren dute hitzordua, baina 20:00etan.

Geroago eta ozenagoak dira San Juan jaien oihartzunak geurean. Urrunago joan barik, zapatuan umeen danborradakoei egin diete hitzordua, aurtengo aurreneko entsegua egiteko. Arizmendi Ikastolaren San Viator gunearen patioan elkartuko dira, beraz, zapatuan, 11:00etan, danborradarako izena eman duten 300 bat neska-mutiko.

Eraman beharrekoa

Zapatuko entsegura gerrikoa eraman behar dute guztiek, eta txikitxoenek, berriz, etxean dituzten plastikozko danborrak. Hala jakinarazi du SUDCk elkarteak, San Juanetako danborrada antolatzen duen elkarteak. Elkartetik emandako xehetasunen arabera, 3-12 urte bitarteko gaztetxoek parte hartuko dute danborradan eta horien artean 3-5 urte artekoek eraman beharko dituzte plastikozko danborrak.

Nagusien danborrada

Bestalde, nagusien danborradakoek datorren astean dute entseguetan hasteko hitzordua: astelehenean, San Viatorren, 20:00etatik 20:30ak bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak