Ander Rodriguezek, Gizarte Zerbitzuetarako zinegotziak, Goienari jakinarazi dionez, bizpahiru aste barru jarri ahal izango dute praktikan erabakia eta zerbitzua emango zaie zain dauden 19 lagunei.
Halaber, atzo erabaki zuten irizpide aldaketa egin behar dutela Gizarte Sailak eta Udal Gobernuak etxeko laguntzaren gainean; hala, laguntza mota hori eskubide subjektiko moduan ulertu behar delakoan daude. Horrek esan gura du Gizarte Zerbitzuak sendotu egingo dituztela.