Hain zuzen ere, egubakoitzean 12:00etatik 13:00etara lan egiteari uztea eskatu dute. Horrekin lotuta, 12:15etik 12:45era bitartean kontzentrazioak deitu dituzte herriko plazan eta enpresa handi batzuen aurrean.
Bilboko manifestaziorako deia
Bestalde, prentsaurrean ere deialdia egin zuten zapatuan Bilbon preso kolektiboaren alde egingo den manifestaziora joateko. Horretarako, autobusa jarri dutela azaldu zuten.