Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arrasateko Gaztetxearen urteurrenaren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte asteburuan. Zapatu goizean Besaidera irteera egin zuten; eta arratsaldean, bestetik, ohikoak baino gaztetxoagoak ikusi genituen gaztetxean. Haurrendako tailerrak antolatu zituzten eta guraso eta umeek pozik jardun zuten jolasean. Aurpegiak margotu, marrazkiak egin eta jolasean ibili ziren. Gurasoei eskerrak eman nahi dizkiete antolatzaileek eta azaldu dute berriro ere halakoak antolatzeko asmoa dutela.