Etxeko taldeak ezin izan zuen faboritoa gainditu

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko ots. 15a, 21:17
Etxekoak gaizki hasi zuten partidua eta bigarren zatian ondo aritu arren, ezin izan zioten markagailuari buelta eman; 27-34 galdu zuten.

Maila ona erakutsi zuen zapatuko partiduan ere Arrasateko Ford Mugarri taldeak baina ahal zuten dena egin arren, Edu Orgazek entrenatzen duen taldeak ezin izan zuen Urduliz gainditu. 27-34 bukatu zen partidua.

Urdulizko taldea aurretik ibili zen partidu osoan. "Hiru goleko aldea bakarrik izan genuen momentu baten, baina aurretik hasi eta aurretik amaitu zuten", adierazi zuen Edu Orgazek partidu amaieran. "Partidua oso gogorra izan da, espero modukoa. Jokalari onak dituzte, talde indartsua da Urduliz. Bigarren zatian oso ondo jokatu genuen guk ere baina partidu hasieran gaizki ibili ginen eta horren pena daukagu", jarraitu zuen.

Taldeko lana
Edu Orgazek talde osoaren lana nabarmendu du. "Jokalari guztiak ibili dira ondo. Markagailuan atzetik joan da gure taldea partidu osoan, baina jokalariak lan ona egin dute", zehaztu zuen Edu Orgazek. "Ikusle asko etorri dira. Uste dut Musakolara Iturripera baino jarraitzaile gehiago joaten direla", gaineratu zuen. Hurrengo partidua asteburuan dute, Gasteizko Gure Auzune taldearen aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak