Etxeko olioa uzteko edukiontziak jada erabilgarri

Jon Berezibar 2007ko apirilaren 18a

Arrasateko Udalak olioa birziklatzeko etxez etxez pote batzuk banatu ditu. Hala, gaur jarri dituzte pote hauek jasotzeko lehen hiru edukiontziak Maiatzaren Lehena plazan, Ignazio Zuloaga kalean eta Hiper Eroskin. Udalaren eta Mondragon Unibertsitatearen arteko elkarlanaren fruitu izan da proiektu hau.

Hiru urte proiektuarekin lanean jardun eta gero, gaur ipini dituzte olioa birziklatzeko poteak jasotzeko lehen hiru edukiontziak. Mondragon Unibertsitatea eta Arrasateko udala izan dira proiektuaren bultzatzaileak, eta gaurko aurkezpen ekitaldian, pozik agertu dira ekimen hau aurrera eramateko lan egin duten ikasleak.

Duela bizpahiru aste banatu zituen Arrasateko udalak olioa jasotzeko poteak, denera 9000 eta orain artean jendearen aldetik jaso duten erantzuna oso baikorra dela diote arduradunek.

Aurkezpena gaur eguerdian

Aurkezpen ekitaldian, Unibertsitateko ordezkari eta Udaleko zinegotzietaz gain,  Jaurlaritzako ingurumen sailburuorde den Ibon Galarraga egon da, baita Luis Mari Oiarbide, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatua ere. Gustura agertu da azken hau emaitzarekin, bere hitzetan, etxeko olioaren  birziklapenean  aurrerapausu handia suposatzen duelako ekimen honek.  Beste herri batzuetara zabatzeko nahia ere azaldu du.

Momentuz, 3 izan dira jarri dituzten edukiontziak: maiatzaen 1a plazan, San Frantziskoko biribilgunean eta Eroskin, baina datozen bi hilabeteotan beste lau jarriko dituzte:  Laubide plazan, Udala plazan, San Antolinen, eskolaren ondoan, eta Zaldibar frontoiaren alboan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak