Etxez etxeko banaketaz gain Udalak Arrasateko zazpi puntutan poteak uzteko edukiontziak ere kokatuko ditu, berde kolorekoak. Betetakoa han utzi eta berria emango dio edukiontziak erabiltzaileari.
Kaleko edukiontziak martxo amaieran edo apiril hasieran ipiniko dituzte, hasteko, probarako hiru: Maiatzaren Bata plazan, Eroskin eta San Frantziskoko biribilgunetik gertu.Gailua Eskola Politeknikoan asmatu eta diseinatu dute, Udalarekin egindako hitzarmen baten harira.